Zarate-Elexpe higiezinen sektorean jarduten duen enpresa sendoa da, eta etxebizitzak kudeatzen, sustatzen eta eraikitzen ditu. Iurretan (Bizkaian), kokatzen da. Etxebizitzak Durangon eta bere ingurunean daude: durangaldean, primerako kokapena dena, bere inguru naturalari esker eta baita heltzeko komunikazio eta erraztasunei esker.

 

Gure lan filosofiak bi oinarri ditu:

  • Giza ekipo kualifikatua.
  • Produktuaren kudeaketa integrala.

 

Bi lehentasun horiek betetzearen helburua bezeroaren eskakizunei modu osoan erantzutea da, konfiantzan eta profesionaltasunean oinarritutako harremana ezarriz. Ongi egindako lanaren aldeko apustu horri esker bilakatu gara Durangoko eta inguruko erreferentziazko enpresa sustatzailea.

Gure balioak:

Pertsonen araberako arreta

Proiektu kudeaketa integrala

Kaudimena

Gure Historia

 

Gaur egun Zarate-Elexpe gisa ezagutzen duguna 1960an hasi zen sortzen. Bi kide ekintzaileren ilusiotik sortu zen. Hain zuzen ere, eraikuntzaren moduko sektore gogorrean etorkizuna egiteko aukeraren bila abiatu ziren, beren ondare bakarra profesionaltasuna eta bezeroarekiko engaiamendua zutela.

 

Hasieran, lan txikiak eta beste enpresentzako kontratak egiten zituzten. Baina etxebizitza blokeak eraikitzeko ametsa lortu egin zen, irmotasunez eta ongi egindako lanari esker bezeroen konfiantza irabazita.

Durangaldean eraikin ugari egin dituzte, erabilitako materialen kalitatea eta kontu handiz gauzatuta daudela ezaugarritzat dituztenak. Horiek bermatzen dute Zarate eta Elexpek egindako bide irmoa. Bide hori indartu eta bermatu egin da belaunaldi aldaketarekin. Hain zuzen, ikuspegi berria eta kalitatearen bikaintasunean oinarritutako kudeaketa ekarri dira, bezeroaren asebetetze maila erreferente ziurrena dela kontuan hartuta, betiere.

 

Zarate-Elexperen asmoa da lan irizpide berekin lanean jarraitzea, hurrengo belaunaldia iritsi arte, eta enpresa zabaltzea, bai lurraldearen aldetik eta bai ekintzen aniztasunari dagokionez.

Zarate eta Elexpe zenbakitan:

+714

Etxebizitza eraikitak

+80

Proiektu bukatuak

98%

Bezero pozik

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies