UE7 Kafe Antzoki-Montevideo- DANA SALDUTA LONJAK IZAN EZIK

Kalitate handiko 27 etxebizitza, garajeak eta lokal komertzialak.
Hainbat aukera dauzka bezeroak bere eskura: etxe-antolamendua, alikatatuak, moldurak, bainu-dutxa aldaketa, eta abar. Gainera, hobekuntzak aplikatzea ere erabaki ahal du bezeroak, gremioekin akordioetara iritsiz gero.

Informazio gehiago jasotzeko, urrengo telefonora dei dezakezu: 946 81 66 73 , edo bestela gure ofizinatik pasa zaitez: Bixente Kapanaga 19, Iurretan (Bizkaian).

 

Etxebizitzen ezaugarriak

 

  • Zoladura ijestua, flotatzailea, 8 mm lodierazkoa eta AC4 klasekoa. Gres portzelanikoa, sukalde eta bainu geletan.
  • Bideo-atezaina kolorezko irudiarekin.
  • Galdara mistoa: gas natural zentralizatua, eguzki energiaz lagunduta. Banakako kontsumoa etxebizitza bakoitzarentzat.
  • Telebista, telefono eta erreserba puntuak (saloian, sukaldean eta logeletan)
  • Domotikarako aurre-instalazioa: alarma, suteak eta uholdetarako.
  • Igogailu handia (8 pertsonentzako)
  • Garaje itxiak eta irekiak, urrutiko agintearekin.
  • Horma-armairuak.
  • Banakako aireztatze sistema: fluxu bikoitza mekanikarekin. Berotasuna berreskuratzeko sistemarekin, errendimendu handikoa eta kontsumo baxukoa.